Pertsonak sexuatuak gara eta izaki sexuatu gisa gure
harremanak eraikitzen ditugu. Izaera honetaz kontzientzia
hartzen dugun momentuan, gure biografia sexuala, gure
desioak, beharrak eta gure berezitasunak ulertu, landu eta
gozatzeko bidean aurrerapauso handia ematen ari gara.
Gure gizartean, sexuen arteko harremanak balore sistema baten
menpe daude eta balore sistema horrek desantolaketa eta
elkar aditzearen gabezia ekar ditzake. Hau dela eta,
bizikidetza osasuntsua egituratu beharrean, sexuen arteko
harremanen emaitzak, atsekabea, harreman puskatuak ,
kezkak eta zenbaitetan tratu txarrak izan daitezke.
Sexologia ardatz hartuta, asexoriaren helburua, sexuaren
eta sexuen arteko ulermena erraztea da, arlo sozio-kulturaletik
hasi eta arlo intimoraino iritsita.
Formakuntza, sexua, sexualitatea eta erotika ezagutzeko
eta lantzeko gogoz dagoen edozeini eskeintzen zaio, bai
pertsona zein taldea, gaztea zein heldua.
Terapia prozesua, zailtasun sexualak sentitu eta bizitza
sexuala hobetu nahi duten norbanakoek edo bikoteek
jaso dezakete.